XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nahiko zuketen nik egitea ikertzeak asmo horri buruz.

Bainan hala behar-eta, ni ez liburutegietako garratoina.

Ni denetan usmaka eta gogoetaka ibiltzeko zakur ihiztorra.

Eman nioten lan horren egiteko Eugène Goyheneche, ikertzalearen izena.

Dena dela bada leiho haundi bat, sukaldearen argitzeko nasaiki.

Noiz ditake zabaldua? Dakienak daki.

Lehen hertsia zitakeen eta burdin makilaz hetsia.

Eskuinetik ere leihoxka bat ikusteko nork zion Hela eta ihardetsi behar zenez Aintzina.

Murruaren emokatzean ohartu ziren ziloari.

Beñat harginak jalgi, bo ez zela deusetako on gehiago holako ziloa, eta bi mortero zaflaz tapatu.

Ezkerreko leihoa apala zen erdian harri bat emana bi alderdien behexteko, bai eta ere gaineko harriaren atxikitzeko.

Leihoñoetan, burdin makilak.

Ene gazte orroit guzian, ikusi dut heieri kadena batez eztekatua, batetik bertzerat, beti Potzo izena zuen zakur ihauslari-larderiatsua.

Aitak goratu zuen leihoa, apaindu barnea, edo sukalde zaharra; bere ustez edertu ezar-araziz lehengo ximiniaren ordain, marmola gorrailezko ximinia feiries bat.

Alemanian badira gizon argitu biltzarrak, gizon guti argituez axola dutenak.

Frantzian holakorik ez da.

Ezeiki Euskal-Herrian.

Jaun abaratsik ez ukeitea, alde batetik ongi, jende xeheak nasaikiago iresten baitu beregaintasunaren airea; bainan bertze aldetik gaizki, jende xehea utzia baita bere-ber, artzainik gabe.

Zonbat etxe ez dira andeatuak izan Euskal-Herrian ontzeko gutizia ba, argiaren ukeiterik ez.

Behar litazke orotan hiru kantoinetako elkargoak: hemen jende langilea, hor jende ikasia, han jende herriaz kargatua.

Zer kexuak ez ninduen hartu, jakitearekin nola zuen aita gaixoak halako leiho pollita itsustu.

Semea goretsi nahi, bainan semeari hitz bat ez galde egin.

Holakoak gira gu Euskaldunak.

Uste denak badazkigula.

Nahiz, ikusi ez duen begiak ez duen eneak bezela nigarrik eginen.

Leiho gaineko harrian emana da Jesus, Maria Joseph.

Salagoiti Garra Gratiane 1666.

Emana kurutzearen itxura lantzarekin.

Emanak bi erredolatxo: hunek hiur ogi, harek hiru arrain.

Etxe zaharrari loturik dago laukradoa edo etxe berria, horrek ez baitu erran nahi dela azken ihitzaren ondotik sortu haizpeko onjoa.

Ate gainak dio:.